XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ugalketa (I). Ugalketari buruzko denbora grafikoak

Zerbidoak animalia belarjalez osaturiko taldea da. Zerbidoek apatxak dituzte hanketan eta zerbido arrek adajeak dituzte. Zerbidoak dira oreinak, adarzabalak, orkatzak, sarrioak eta altzeak.

Oreinaren ugalketaren grafikoa

Orein arrak borrokatzen araldian

Araldian orein arrek marru edo orroe ozenak egiten dituzte emeak erakartzeko. Orein arrek borrokan egiten dute eta, horretarako, adajeak erabiltzen dituzte. Arrik indartsuenak irabazten ditu borrokak eta eme asko estaltzen ditu.

Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila, Urria, Azaroa, Abendua

Adarzabalaren ugalketaren grafikoa

arra; emea. Arra emea gorteiatzen

Adarzabal arrek ere marru edo orroe ozenak egiten dituzte emeak erakartzeko. Adarzabalek adaje handia dute. Araldian, adaje handiena duten arrak euren burua nabarmentzen aritzen dira beste arrak beldurtzeko. Horren ondorioz, arrik ahulenak ez dira borrokatzen eta soilik arrik indartsuenak borrokatzen dira emeak lortzeko.

Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila, Urria, Azaroa, Abendua